Lamiak, “Ni naizena” abesti berriaz: “Bateria, gitarra eta baxu hirukitik atera gara”

'NNEN' (Ni Naizena Enaiz Ni) EParen kaleratzearekin batera taldea handituko dute.
18:00 - 20:00
Lamiak, “Ni naizena” abesti berriaz: “Bateria, gitarra eta baxu hirukitik atera gara”

Lamiak taldeko Xabi Arrazola eta Xabi de la Fuente "Gu"n izan dira, "Ni naizena" abestia esklusiban aurkezten.

Kutxa Kulturrek emandako beka bati esker grabatu dituzte euren bi abesti berriak: "Ni naizena" eta "Ez naiz ni". Biak osatuko dute NNEN(Ni Naizena Enaiz Ni) EPa, aurki plataforma digitaletan aurkituko duguna.

Orain arte izandakoa alde batera utzi eta musika berriarekin datozela iragarri dute Lamiakeko kideek. "Aurretik bageneukan aldatzeko gogoa, baina bi kanta hauek behar genuen bultzada eman digute", azaldu dute musikariek.EP berrian, gitarrei pisua kendu eta taldekide berriarekin datoz donostiarrak, taldekide berria gehituta. Hala, gitarra, baxua, bateria eta sintetizadoreek jarriko diote erritmoa Lamiaken musikari.