Ane Rot: “ ‘Elite’ grabatzea sekulako erronka izaten ari da”
Arrasatear aktorearen bisita izan dugu "Gu"n.
18:00
-
20:00
Ane Rot: “ ‘Elite’ grabatzea sekulako erronka izaten ari da”
Ane Rot aktorearen bisita izan dugu "Gu"n. Netflixeko "Elite" telesaileko zortzigarren denboraldiko protagonistetako bat da arrasatearra.
Oraindik grabatzen daudenez, sekretu gutxi kontatu dizkigu. Hala ere, denboraldia beti bezain zirraragarri datorrela azaldu digu.
Bizitzen ari denetik zerbait azpimarratu beharko balu, beste aktoreengandik ikasten ari dena da. Zehazki, Maribel Verdúrekin eta Omar Ayusorekin lan egitea sekulako erronka eta etengabeko ikasketa izan dela kontatu digu.
Madrilen bizi da 24 urteko arrasatearra, eta orain Netflixerako lanean dabilen arren ETBn ezagutu genuen: "Bago!az" saioan.