“Haunaz” estreinatu dugu, ZATIBI artistaren estreinako singlea

Musika elektronikoaren frekuentzian mugitzen da Mikel Iraeta, ZATIBI proiektuaren atzean dagoen artista.
ZATIBI
18:00 - 20:00
“Haunaz” estreinatu dugu, ZATIBI artistaren estreinako singlea

ZATIBI artista ezagutu dugu "Gu" saioan. Musika elektronikoa jorratzen du, eta Mikel Iraeta dago proiektuaren atzean.

Mikelek berak kontatu digunez, rockean hezi da artista gisa. Elektronika duela gutxi deskubritu duen arren, mundu berri bat ireki diola aitortu digu.

Erreferenteez galdetuta, Fred Again, BICEP, Benizze eta Merina Gris aipatu ditu, besteak beste.

Ia bi urteko lanaren ostetik dator "Haunaz", ZATIBIren estreinako singlea. Itziar Ituñoren hitzetatik abiatuta, doinu dantzagarria sortu du artistak.