Nocilla edalontziak, bizilagunak txortan, pilatzen diren zartagiak eta klase kontzientzia

Udak herrian pasatzeaz, okupazioaren mehatxuaz eta hoteleko buffetez aritu gara, goi klasekoak ez garela gogora ekartzeko.
Rosalíaren 'Despechá' abestiaren bideoklipeko irudia
18:00 - 20:00
Nocilla edalontziak, bizilagunak txortan, pilatzen diren zartagiak eta klase kontzientzia

Miguel Maldonado umoregilearen bideo birala aitzakia hartuta, kontzientzia klaseaz eta langile klaseko jendearen kostunbrismoaz aritu da Berezi Fernandez "Gu" saioan.

Bizilagunak txortan entzutea, hoteletako buffeten luxu faltsua eta nocilla edalontziak berrerabiltzea izan ditu hizpide.