TOC: “Ekainaren 29an aterako dugu Hoferekin egindako elkarlana”

Taldeko Aitor eta Xabi "Gu"n izan dira, emandako azken kontzertuak eta datozen proiektuak hizpide.
TOCeko Xabi eta Aitor
18:00 - 20:00
TOC: “Ekainaren 29an aterako dugu Hoferekin egindako elkarlana”

TOC taldeko Aitor eta Xabi "Gu"n izan dira, esku artean duten bira hizpide.

Orain arte zapaldutako oholtzez galdetuta, Kafe Antzokia da mungiarren plaza kutuna. Eta bertan Tatxersekin batera emandako azken kontzertua orain arteko onenen artean dagoela aitortu digute.

Etorkizunera begira, hainbat proiektutan daude bizkaitarrak. Hurbilena, Hofe nafar artistarekin egindako elkarlana. Oraindik izenik ez duen arren, uztailaren 29an izango dugu entzungai eta ikusgai.