Impacto Vudu talde donostiarraren bisita izan dugu estudioan
“Argia” izeneko single berria aurkeztu digute eta datozen kontzertuez hitz egin dugu.
18:00
-
20:00
Impacto Vudu talde donostiarraren bisita izan dugu estudioan
Impacto Vudu taldeko kideak ezagutu ditugu "Gu"n.
Subterfuge Radio zigiluarekin sinatu du laukote gipuzkoarrak, eta dagoeneko hainbat single plazaratu dituzte.
Erreferenteez galdetuta, taldekideek bestelako gustuak dituztela azaldu digute, baina batik bat 60 eta 70eko hamarkadako rocka eta rock alternatiboa aipatu dituzte.
"Argia" da Impacto Vuduren azken singlea.