Zeintzuk dira autoa konpartitzen dugunean gehien entzuten ditugun abestiak?

Erabiltzaileek entzuten duten musikaren inguruko inkesta egin du BlaBlacar enpresak.
18:00 - 20:00
Zeintzuk dira autoa konpartitzen dugunean gehien entzuten ditugun abestiak?

BlaBlacar enpresak egin duen azken inkesta ekarri digu Maite Garmendiak "Gu"ra. Ezezagunekin autoan goazela, aukeratzen dugun musika da ikerketaren abiapuntua. Eta dagoeneko baditugu emaitzak.

Erabiltzaileen % 86k musika jartzen duela aitortu du, eta horietatik % 73k pop musika aukeratzen dute. Artistei dagokienez, Bad Bunny da gehien entzuten dena. Atzetik, Fito y Fitipaldis, Quevedo, Shakira eta Karol G.