“O de Tualet”: Etxeperen “Etxeperreo” disko berriaren aurrerapena
Fanek Anixe arrebarekin egindako abestia aurkeztu digu “Gu”n, eta Etxeperen disko berriaren inguruko hainbat xehetasun kontatu dizkigu.
“O de Tualet”: Etxeperen “Etxeperreo” disko berriaren aurrerapena
Etxepe kolektiboan ospea irabazi duen arren, Fanek aspaldi ekin zion bakarkako ibilbideari. Orain, Anixe arrebarekin kaleratu du "O De Tualet" izeneko abestia.
Kanta estreinatu eta astebetera, harrerarekin pozik daudela kontatu digu artistak "Gu" saioan. Kanta sortzeko unean, etxean egin dute gehiena, bertan duten grabatzeko ekipoarekin.
Single gisa kaleratu duten arren, udan etorriko den Etxeperen "Etxeperreo" diskoaren aurrerapena da "O De Tualet". Kolektiboaren lan berrian aurkituko dugunaz galdetuta, reggaetoia eta afrobeata topatuko ditugula aurreratu digu Fanek, baita inguruko artisten hainbat kolaborazio ere.
Publizitatea
X