Entzun primizian Mugan taldearen “Mina Baino Lehen” abestia
Taldeko Pablo eta Ander "Gu"n izan dira, Muganen bigarren diskoko lehen alea aurkezten.
18:00
-
20:00
Entzun primizian Mugan taldearen “Mina Baino Lehen” abestia
Mugan taldeko Pablo Zurutuza eta Ander Murua "Gu"n izan dira, "Mina Baino Lehen" izeneko abesti berria primizian estreinatzeko.
Taldearen bigarren diskoko lehen singlea da aurkeztu berri dutena, eta ekainaren 2tik aurrera izango da entzungai.
Bandaren egitura aldatzearekin batera aro berri batean sartu dira Mugan taldeko kideak. Hala ere, orain arte bizitako guztiarentzat esker oneko hitzak baino ez dituzte taldekideek, "amets bat betetzea" izan baita.
Single berrian aurkituko dugunaz galdetuta, arazoen aurrean dugun jarrerari, beldurrari eta besteen onespena bilatzeari abesten diotela azaldu digute Pablok eta Anderrek.