“23” abestia aurkeztu digu Eiderrek, esklusiban

"GU"n izan da Eider, martxoan aterako duen EPko bigarren singlea aurkezten.
Eider
18:00 - 20:00
“23” abestia aurkeztu digu Eiderrek, esklusiban

Eider artistaren bakarkako ibilbideko lehen singlea da "Elkarrekin gaudenean". Gazteako "Dida!" saioan aurkeztu zuen estreinako abestia; eta, gaurkoan, "GU"n izan da "23" izeneko kanta primizian estreinatzen.

Nøgen taldeko abeslari gisa ezagutu genuen Eider. Lau urtez bandako abeslaria izan ostean, taldea utzi eta beste bide bati ekitea erabaki zuen lazkaotarrak.

Martxoan publikatuko du bere lehen bakarkako EPa. Prozesuaz galdetuta, abestiak idatzi, landu eta publiko egiteak "bertigoa" ematen diola aitortu du artistak.

Influentziengatik galdetuta, Aitana eta Olivia Rodrigoren eragina antzeman diote "GU"ko kideek, eta bete betean asmatu.