Eli, Etxepe: “Hilabete barru mixtape bat aterako dugu eta jende gehiago ezagutuko duzue”

Gabonetako kanta izan da Etxeperen “Alboka”. Kolektiboko Eli “GU”n izan da, abestiaren arrakasta eta datozen proiektuak hizpide.
Etxeperen "Alboka"
18:00 - 20:00
Eli, Etxepe: “Hilabete barru mixtape bat aterako dugu eta jende gehiago ezagutuko duzue”

Askok eta askok "Alboka"ren erritmoan pasatu ditugu gabonetako oporrak. Arrasateko Etxepe kolektiboaren azken abestia da Gozategirekin egindako elkarlana. Taldeko Eli "GU"n izan da, kantaren sorkuntzaren nondik norakoak hizpide.

Axeri, Fane, FEZE, Tatta, Mutiko, Denso… Etxeperen orbitan mugitzen diren debagoienar gazteek uzta oparoa utzi dute 2022an. Itxialdi garaian elkartu eta musika sortzen, grabatzen eta ekoizten ikasi zuten kolektiboko kideek. Eta, Elik aurreratu digunez, datorren urtean ez dute erritmoa eteteko asmorik.

Artistak "GU"n azaldu duenez, hilabete barru mixtape bat kaleratuko du Etxepek, eta orain arte ikusi ez ditugun aurpegiak ezagutuko ditugu.