Josune Arakistain: “Kostatu zait onartzea banaizela Huntza, baina bata SÜNE ere”
SÜNE eta Rikkiren "Sunday" izan da 2022ko udako abestia, Gazteako entzuleen arabera.
18:00
-
20:00
Josune Arakistain: “Kostatu zait onartzea banaizela Huntza, baina bata SÜNE ere”
SÜNE eta Rikki Djaren Sunday kanta izan da udako abestia, Gazteako entzuleek hala bozkatuta. SÜNE bera abestiak izandako arrakastaz aritu zaigu "GU"n, denboraldi berriko lehen saioan.
Elektronikaren mundurako saltoa nolakoa den azaldu du SÜNEk, eta aldaketak izan duen harrera beroa eskertu.
Aurten, gainera, Rikki DJa Tomorrowlanden izan da eta bertara eraman du Sunday. Hala, euskara lehen aldiz entzun da nazioarteko elektronika jaialdi garrantzitsuenean. Gertatu dela dakien arren, sinistu ezinda dagoela aitortu digu Arakistainek.