Ekain Alzola: “Gatibu eta Fitoren lantaldeen artean hainbat istorio daude, 25 urteko lagunak dira”
Ekain Alzola Gatibu taldeko baxu jotzailea eta Fito & Fitipaldis taldeko Javier Alzolaren semea da. Larunbatean, San Mamesen ikusiko dugu, Fitoren kontzertu berezian.
18:00
-
20:00
Ekain Alzola: “Gatibu eta Fitoren lantaldeen artean hainbat istorio daude, 25 urteko lagunak dira”
Larunbatean, Fito & Fitipaldisek kontzertu berezia eskainiko du San Mamesen. Gainera, Gatibu taldekoak bertan izango dira, talde gonbidatu gisa.
Kontzertuaren harira, gonbidatu berezia ekarri dugu saiora: Ekain Alzola. Ekain Gatiburen baxujole berria eta Fito & Fitipaldis taldeko Javier Alzola saxofonistaren sema da. Larunbat honetan San Mameseko kontzertura gonbidatu dute Ekain, eta aitarekin oholtza partekatzeko aukera izango du.
Fito & Fitipaldis taldeak gainera, gonbidatu bereziak izango ditu oholtza gainean, horien arten, Leiva, Iñaki Uoho Antón (Platero y Tú taldeko gitarrista), Carlos Tarque eta Dani Martin.
San Mamesera bertaratzerik ez dutenek, emanaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, ETB2n eta Radio Euskadin.