'Stranger Things 4' ikusteko gida: trama ilunena, musika, erreferenteak eta inoizko aurrekonturik handiena
'Stranger Things'en laugarren denboraldia izan du hizpide Maite Garmendiak, "Gu"n. Besteak beste, Duffer anaiek (telesaileko zuzendariak) denboraldi berriaren inguruan esan dutena eta soinu bandaren inguruko hainbat bitxikeria bildu ditu "Gu"ko kideak.
Beldurrezko zinemari gorazarre
Laugarren honetan, eskolatik instituturako saltoa emango du Hawkinseko lagun kuadrillak. Laguntasuna, maitasuna, nerabezaroa eta familiaren gaiak alde batera utzi gabe, inoizko denboraldirik "ilun eta beldurgarriena" sortu dute Duffer anaiek.
Aurrekoetan bezala, zinemaren historiako erreferentez lepo beteta dator laugarren alea. Beldurrezko generoari lotuta, "A Nightmare On Elm Street" filmari egindako keinua aurkituko dugu. Izan ere, Robert Englund (aipatutako filmean Freddy Kruegerren pertsonaia egiten duen aktorea) 'Stranger Things'en laugarren denboraldiko fitxaketa berrietako bat da.