Galtzerdiekin edo gabe: nolako hautua, halako sexua
Sexua, galtzerdiekin edo galtzerdirik gabe? Alain Perezek ikerketa bitxi baten berri eman digu “GU”n.
18:00
-
20:00
Galtzerdiekin edo gabe: nolako hautua, halako sexua
Groningeneko Unibertsitateko (Herbehereak) profesional talde batek egindako ikerketaren arabera, galtzerdiak jantzita eramateak sexu harremanak hobetzen du. Izan ere, ikerketak probatu duenez, galtzerdiak jantzita % 30ean areagotu daiteke orgasmora heltzeko aukera.
Baina, zergatik gertatzen da? Antza denez, patxadaz lo egiteko zein sexurako onuragarria da oinak bero izatea. Gainera, galtzerdiek goxotasuna transmititzen dutela azaldu dute ikerlariek.
Osasunerako ere hobea ei da galtzerdiekin oheratzea. Alain Perezek azaldu duenez, oinetan hainbat bakterio ditugunez, estalita ditugun bitartean ez ditugu ohean utziko. Beraz, galtzetin garbiak badira, higienikoagoa da horiek jantzita lokartzea oinutsik lokartzea baino.