Ikusi beharrekoak: ‘Writing With Fire’ dokumentala eta ‘Nightmare Alley’ filma

Gaizka Izagirrek azkenaldian ikusi eta gustatu zaizkion bi proposamen ekarri ditu “GU”ra: “Writing With Fire” dokumentala eta “Nightmare Alley” filma.
"Writing With Fire" dokumentaleko irudia
18:00 - 20:00
Ikusi beharrekoak: ‘Writing With Fire’ dokumentala eta ‘Nightmare Alley’ filma

Gaizka Izagirre "GU"n izan da, azkenaldian ikusi dituen ikus-entzunezko bitxiak gomendatzen. Oraingo honetan, zinema aretoetan dagoen filma eta dokumental bat ekarri dizkigu.

"Writing With Fire"

Filmin plataforman aurki daiteke. Indiako Khabar Lahariya egunkarian lanean ari diren emakumeen istorioek osatzen dute ikus-entzunezko pieza. Khabar Lahariyako langile guztiak emakumeak dira eta kazetaritza konprometitua egiten dute emakumeen eskubideak bereziki zapalduta dauden guneetan.

"Nightmare Alley"Gaztelaniara "El callejón de las almas perdidas" bezala itzuli duten filma da Izagirreren bigarren proposamena. Guillermo del Torok zuzendu du filma eta aktoreen zerrenda izarrez lepo dator: Cate Blanchett, Bradley Cooper, Rooney Mara, Willem Dafoe…Izen bereko nobela klasikoan oinarritutako filmak pertsona eta "piztien" merkatu ibiltari ilunen mundura eramaten gaitu.Zine beltzeko ukituekin, del Tororen filmografiako lanik txukunenetarikoa dela azaldu du Izagirrek. Bi ordu t'erdi irauten ditu eta asteburu honetan (otsailak 21) izango da ikusgai zinema aretoetan.