Urteak daramatzazu hortzak eta belarriak gaizki garbitzen

Alain Perezek higieneaz hitz egin digu "GU"n. Agian urteak daramatzazu hortzak eta belarriak modu okerrean garbitzen.
Emakume bat, hortzak garbitzen
18:00 - 20:00
Urteak daramatzazu hortzak eta belarriak gaizki garbitzen

Bergeneko Unibertsitateko (Norvegia) hainbat profesionalek egindako ikerketa baten arabera, etxea produktu kimikoekin garbitzeak kalteak larriak eragiten ditu birikietan. 20 urtez, 6.235 emakume eta gizon ikertu dituzte, aerosol formatuko produktuek arnas sisteman eragiten dituzten kalteen inguruko informazioa lortzeko.

Ikerketaren emaitzak harrigarriak dira: etxea egunero garbitzen duten emakumeen kasuan, garbiketa produktuen erabilerak 20 zigarro erretzeak besteko kaltea eragin dezake birikietan.

Aurkikuntza honen haritik, Alain Perezek norbere higienerako eta etxea garbitzeko hainbat gomendio ekarri ditu "GU"ra. Hortzak garbitzeko gomendioekin hasi du tartea; izan ere, osasun adituen arabera, jan eta hortzak garbitu bitartean ordu eta erdi inguru itxaron behar dugu, bereziki jaki garratzak jaten ditugunean.

Belarriko makilen inguruan ere aritu da "GU"ko aurkezlea. Izan ere, makilak belarritik sartuta, ezkoa belarritik atera beharrean, barrurantz bultzatu eta tapoiak sortzeko arriskua areagotzen da.

Loari dagokionez, larunbat eta igandeetan aste barruko lo orduak errekuperatzen saiatu eta beranduago esnatzen den horietakoa al zara? Ba, adituen arabera, ez da egokiena. Lan egunetan dugun esnatzeko ordua mantentzea da gorputzarentzat egokiena, eta nekatuta bagaude, arratsaldean siesta labur bat egitea.