ZETAK eta Txiltxoko entzuten ditu eta une gozoetarako furgoneta erabiltzen du: Mikel Perezen autoa, barrutik
Mikel Perezekin, ETB2ko "El Conquistador del Caribe" saioaren 16. edizioko irabazlea, izan da Leire Arrojeria, aste honetako "Karrojerias Leire"n. Tolosa Crossfiten boxean (Mikelen lantokia) egin dute hitzordua.
Arrojeriaren bisita jaso aurretik autoa garbitu du Mikelek. Hala ere, objektu bitxi ugari aurkitu ditu bertan "GU"ko kolaboratzaileak: eguzkitako betaurrekoak, linterna, pala…
Egunerokoan egiten dituen ibilbideez galdetu dio Leirek Mikeli. Bizi den baserritik Tolosara joaten da normalean, mendiko bideetatik, ia ordubeteko bidaia eginez.
Autoaz gain, furgoneta ere badu "Conquis"eko lehiakide ohiak. 19 urterekin eskuratu zuen eta hamaika abentura bizi izan ditu bertan. Ezin izan dugu barrutik ikusi, baina "gozo-gozo" egoteko prestatuta duela esan digu.