Panderoen salmenta % 100 baino gehiago hazi da Tanxugueiras fenomenoaren eztandatik

Galizian nabaritu dute gehien panderoen salmentaren igoera. Benidorm Festa Chanelek irabazi badu ere, Tanxugueiras hirukoaren arrakasta geldiezina izaten ari da.
Tanxugueiras
18:00 - 20:00
Panderoen salmenta % 100 baino gehiago hasi da Tanxugueiras fenomenoaren eztandatik

Tanxugueiras galiziar hirukotearen arrakastak ez du mugarik. Benidorm Festen ezagun egun direnetik, % 100etik gora igo da panderoen salmenta. Bereziki Galizian igarri dute salmenten hazkundea, hirukotearen panderoak egiten dituen enpresak konfirmatu duenez.

Aurtengo urtarrilean, Tanxugueiras Benidorm Festen lehiatu dira Terra abestiarekin, Eurovision jaialdian espainiar Estatua ordezkatzeko. Publikoaren babesa eskuratu duten arren, ez dute lehiaketa irabazi. Hala ere, hizkuntza koofizialek Eurovision jaialdian duten paperaren inguruko eztabaida piztea lortu dute eta sekulako babesa jaso dute sare sozialetan.


Arrakasta ikusita, taldekideek musika tresnak non erosten dituzten azaldu dute. Jose Manuel Salvado artisauak egiten dizkie, Santiago de Compostelako Sanin tailerrean. Salvadok berak azaldu duenez, panderoen eskaria asko hazi da azken egunetan eta erosle gehienak amateurrak dira.Tanxugueiras, Zeinen Ederra Izango Den FestenTaxungueirasen panderoen soinua eta potentzia zuzenean ikusi nahi baduzu, apirilaren 2an hitzordua duzu Barakaldoko BECen. Bertan izango dira galiziar musikariak, ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo, ETS, Adrianna Gaultier, Los Chikos del Maiz, Maria Arnal & Marcel Bagés eta Suarekin batera.