Olatz Salvador, Rozaleni buruz: “Oso eskuzabala da, pertsona bezala merezi duen horietakoa”

Rozalen musikariarekin grabatutako "Ahots Hari" abestiaz aritu da Olatz Salvador, Gazteak bideoaklipa estreinatu duen egunean.
Olatz Salvador, "Ahots Hari"ren bideoklipean
18:00 - 20:00
Olatz Salvador, Rozaleni buruz: “Oso eskuzabala da, pertsona bezala merezi duen horietakoa”

Olatz Salvadorrek Rozalenekin elkarlanean egindako Ahots Hari abestiaren bideoklipa esklusiban estreinatu du Gazteak. "Gu"n izan dugu Olatz, bideoak izan duen harrera hizpide.

Aho Uhal diskoarekin egindako biraren inguruan aritu da musikari donostiarra.

Gainera, "Rozatest" izeneko jokoa egin diote Alain Perezek, Maite Garmendiak eta Ibon Fernandezek. Rozalenekin duen konexioan sakontzeko, musikariaren inguruko hiru galdera egin dizkiote.

Ikusi hemen bideoklipa!