Dantz Point eta Dantz Festival: musika elektronikoaren zaleek hiru zita berezi dituzue abuztuan
Julen Iñarra, Dantz proiektuko kidea, “Dida Fresh”en izan da, Dantz Point ekimenak eta aurtengo Dantz Festival jaialdiaren programazioa hizpide.
Musika elektronikoaren zaleek zita bikoitza dute asteon, Donostia eta Bilboko Aste Nagusietan Dantz Point izeneko arratsaldeko programazioak antolatu baititu Dantzek. Lehena abuztuaren 14an izango da, Uliako lore baratzeetan (Donostia), 16:00etatik 22:30era. Mario Azurza, P3z, Santa Klaux eta Txibik osatuko dute kartela.
Bigarren Dantz Pointa, ostera, Bilboko La Carola garabiaren parean izango da, hilaren 18an. Andreas Cuello, GAZZI eta Landaren eskutik, gorputza astintzeko aukera bikaina izango da 18:00etatik 22:30era.
Dantz Festival
Abuztuaren 29tik 30era, Dantzek bederatzigarren jaialdia antolatuko du Miramongo Multistage anfiteatroan.
Arratsaldean hasi eta gauerdia igaro arte, bertako (Celia Carrera, Irune Muguruza, Zatibi…) eta nazioarteko artistek (Octave One, Sama’ Abdulhadi, Helena Hauff…) zuzeneko showak eskainiko dituzte.
Sarrerak eskuragarri daude hemen, 38 (eguneko sarrera) eta 59 (bi egunetako sarrera) euroren truke.