Entzun primizian “Abendua”, Shinova eta ETSren arteko elkarlana
Shinova taldeak “Abendua” izeneko kanta kaleratu berri du, ETSrekin elkarlanean. Bizkaitar bandaren azken diskoko “Diciembre” kantaren euskarazko bertsioa da “Dida!”n primizian entzun dugun kanta.
Shinovako Dani eta ETSko Iñigo gonbidatu ditugu saiora, kantaren inguruko lehen hitzak entzuteko. Mareak BEC!en eman zuen kontzertuaren after partyan ezagutu zuten elkar bi musikariek, duela urtebete. Ordutik, harremana mantendu eta euren kanta bat euskaratzeko eskaria jaso zuen Iñigo Etxezarretak.

“Saiatu nintzen itzulpen bat egiten, baina ezinezkoa egin zitzaidan”, aitortu du Etxezarretak. Horregatik, kanta ulertu eta errespetatzen saiatu da arabar musikaria, gaur entzungai dugun bertsio moldatu honetara iritsi arte. ETSko abeslariaren hitzetan, “kanta poperizatu” dute, bere ahotsa eta haizedun banda sartuta.