Ikasi aurretik txokolatea jateak memoria eta kontzentrazioa hobetzeko balio du
Abesten sobera trebea izateaz gain, Fisikan doktore izateko zorian dago Jokin Pinatxo. Hemendik aurrera, “Dida!”n izango dugu tarteka, zientziarekin eta kimikarekin zerikusia duten eguneroko kontuak hizpide.
Askorentzat, ikasteko garaia da urtarrila. Honekin lotuta, txokolatea jateak kontzentrazioa eta memoria hobetzeko balio duela kontatu digu Pinatxo doktoreak. Bada, Californiako Loma Linda Universityren estudio batek berretsi duenez, txokolate beltzak (% 70etik gorako kakao portzentajedunak) dituen flabonoideek oxido nitrikoa sustatzen dute. Oxido horrek hobi dilatatzaile lanak egiten ditu eta gure garunera doan odol zirkulazioa arintzen du.
Beraz, jan lasai txokolate beltza ikasketa garaian (edo beste edonoiz), arreta mantendu eta esnaago sentiarazten lagunduko baitizu.