Olaia Inziarte: “Oso disko biluzia da, beldurra ematen dit, baina sinetsi nahi dut jendeak tentuz hartuko duela”

Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu “Dida!”n.
18:00 - 20:00

Olaia Inziarteren bigarren disko luzea da Zerrautsa. Estreinatu eta ordu gutxira, “Dida!”n izan dugu, lanean aurkituko duguna hizpide.

“zerrautsa” izeneko abestiarekin hasten da LPa, hiru minututik gorako pentsamendu intrusiboen zerrenda luze eta itogarri batekin. Nafar artistak azaldu digunez, duela gutxi igarotako une zail baten isla dira hitzok.

Larrugorritze ariketa zintzoa da zerrautsa: “Oso disko biluzia da, beldurra ematen dit, baina sinetsi nahi dut jendeak tentuz hartuko duela”, azaldu digu Inziartek. Biluzte honekin lotuta, diskoa argitaratu den gauean izan duen amesgaizto bitxiaz ere aritu zaigu Oronozko artista.

Diskoan aurkituko dugu “zenbat okupatzen du?”, Natxo de Felipe Oskorriko abeslariarekin egindako elkarlana. Olaiaren hitzetan, “fantasia hutsa” izan da musikariarekin kolaboratzea, Oskorri bere azken urteetako obsesioetako bat izan baita.

Entzun zerrautsa, osorik.