Irungo Oihane eta Lur semea Cabo Verdera doaz, urteak utzi digun une hunkigarrienetako baten ostean
Iritsi da “Dida!”ko egun handia, iritsi da Arrazoi Txapelketako urteko saria banatzeko eguna. Zenbaki guztiak mahai gainean, Chat GPTri eskatu diogu Cabo Verdera joango den entzulearen zenbakia aukeratzeko.
250 euro ala Lea Artibai Institutuaren Cabo Verdeko bidaia irabazteko aukera, bien arteko hautua egin behar izan du Irungo Oihanek. 50 eurorekin hasi da negoziazioa, baina Oihanak argi zuen, hasieratik: bidaia nahi zuen. Apustua egin eta irabazi. Oihane da Euskal Herriko Arrazoi Txapelketaren irabazlea, eta Cabo Verdera doa (Lea Artibai Institutuaren eskutik eta Gazteak bertan gastatzeko emandako 500 eurorekin), Lur semearekin.
Etxeko langilea da Oihane, eta lanean zegoela harrapatu dugu. Hunkituta hartu du berria, eta sei urteko semearen hegazkinean bidaiatzeko ametsa betetzeko irrikaz dagoela kontatu digu, emozioari ezin eutsita.