Benito Lertxundi: “Egoaren estimulua falta denean bertigoa baino ez da geratzen”
Oholtzak utzi dituela iragarri eta ordu batzuetara, despedidaren zergatiez aritu gara Benito Lertxundireikin, "Dida!"n.
Benito Lertxundi “Dida”n izan da, oholtzak utziko dituela iragarri eta ordu gutxira. Gernikan kontzertuan zuzeneko diskoa izango da Lertxundiren azken bilduma.
Taula gainean kantatzeari uzteko erabakia zerk eragin duen galdetuta, musikariak erantzun du oholtza gainetan bi faktorek eragiten dutela: egoaren estimuluak eta hor egotearen bertigoak. Egoa besteen onespenarekin elikatzeko dinamika gaindituta, bertigoarekin soilik gelditzea “itsusia” dela iritzita, badoa.
Nostalgiaren zalea ez den aldetik, umore onez eta gogotsu hartuko du erretiroa Lertxundik: “Jendaurrean kantatzeari utziko diot, baina etxean kantatu dezaket, eta jarraituko dut gimnasia hori egiten”.