“Mugaz gaindi”: hizkuntza berri bat, folklorea eta Mirua ezezagun bat
Miruak single berria aurkeztu du, primizian, "Dida!"n.
18:00
-
20:00
Miruako lagunak "Dida!"tik pasatu dira, euren disko berriko lehen singlea, "Mugaz gaindi", primizian estreinatzen.
Aro berri bat hasiko dute disko berriarekin. "Lan berria ahotsik gabe entzunez gero, ez zenuten esango Mirua denik", aurreratu digu Mattinek.
Maitane, Malentxo eta Mattin ez dira esku hutsik etorri: "Mugaz gaindi"n protagonista den bonboa ekarri dute.
Irudi aldetik, folkloreak izango du bere lekua Miruaren lan berrian. Tartean, Tolosako erraldoiak ikusiko ditugu taldearen bideoklipetako batean.
Zuzenekoez galdetuta, Mirua "zaharra" ikusteko bi aukera izango dira: Donostiako Kutixiak jaialdian eta Gazte Topagune Sozialistan.