Bizardunak: “Ez gara gure buruaz fidatzen, baina iragarritako datak egiteko konpromisoa hartu dugu”
Taldeko Josemari “Dida!”n izan da, bandaren itzuleraren berri emateko.
Oraingo honetan, oholtzak astintzen jarraituko dute, epe laburrean behintzat.
Gogoak dituzten arren, euren buruez fidatzen ez direla aitortu digu taldekideak. Izan ere, lagun minak dira Bizardunakeko kideak, eta ez dute nahi taldean sor daitezkeen arazoek euren harreman pertsonala kaltetzerik.
Hona iragarritako biraren data eta aretoak: Atarrabiako Totem aretoa (martxoak 15), Gasteizeko Jimmy Jazz (martxoak 22), Azpeitiako Sanagustin (martxoak 29) eta Bilboko Kafe Antzokia (apirilak 5).
Publizitatea
X