SÜNE: “Tradizioa zikindu egin behar da”
"Lau Korapilo" izeneko singlea aurkeztu digu musikariak.
18:00
-
20:00
SÜNE: “Tradizioa zikindu egin behar da”
SÜNEk "Lau korapilo" izeneko single berria aurkeztu digu, "Dida!"n.
Iraganari aitortza egin dio musikariak, tradizioa zikintzeko beharra aldarrikatuz.
Gaiari lotuta, trikitixaren munduan azken urteetan bizi izan den iraultza izan du hizpide. Gizonak protagonista zituzten plaza zurrunek SÜNE bezalako artistak hartzen baitituzte egun, soineko deigarriz jantzitako artista garaikideak, hain zuzen ere.