Dei taldeak lehen lana argitaratu du: "Iluneko sua arrotz"

Aitzol Urkiza eta Iñigo Bravok osatzen dute sorterria Mutrikun duen Dei taldea. Iaz "Magalean" argitaratu ondoren iritsi da EPa.
Dei taldea.
18:00 - 20:00
Dei taldeak lehen lana argitaratu du: "Iluneko sua arrotz"

Mutrikuko Dei taldeak lehen EPa argitaratu du: Iluneko sua arrotz. Pasa den hilabetean grabatu zuten Axular Arimendiren estudioan, eta hilabete beranduago aurkeztu dute Gazteako "Dida!" saioan. Masterizazioaz, berriz, Paxkal Etxepare arduratu da.

Euren lehen diskoa publikoari aurkezteko, hainbat herritan eskainiko dituzte kontzertuak.

Martxoak 1: Orkatz (Azpeitia)

Martxoak 2: Printza (Larraun)

Martxoak 9: Portuko Ranpi (Ondarroa)

Martxoak 16: Iratzar (Billabona)