'Erretratu bat' egin du Esanezin artistak

Ianire Aranzabe Altzagarateko artistak, Esanezin izenpean, bigarren diskoa argitaratu du: Erretratu bat.
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
"Erretratu bat" egin du Esanezin artistak

2021. urtean ezagutu genuen Esanezin, Ianire Aranzaberen proiektua, Aireratzen izeneko bildumarekin.

2023a bukatzear den honetan, berriz, bigarren lan bat argitaratu du goierriko artista gazteak: Erretratu bat.

"Oraindik" hautatu zuen Aranzabek lehen aurrerapen single gisa, eta orain, diskoa argitaratzearekin batera beste bederatzi abesti berri kaleratu ditu, hamarrekoa osatuz.Durangoko Azokan eskuragai izango dugu Esanezinen "Erretratu bat".