"Aurrera Ez Den Alde Batera" da Mugan talde donostiarraren berriena

Disko berriko bigarren aurrerapen abesti homonimoa da talde donostiarrak kaleratu berri duena: "Aurrera Ez Den Alde Batera". Azaroaren 16an, aurkezpen kontzertua eskainiko dute Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean.
Mugan taldea.
18:00 - 20:00
"Aurrera Ez Den Alde Batera" da Mugan talde donostiarraren berriena

"Mina baino lehen" kaleratu eta bost hilabetera iritsi da "Aurrera Ez Den Alde Batera" Mugan taldearen bigarren aurrerapen abestia. Izen bera edukiko duen diskoa laster kaleratuko dute, eta orain arte entzun gabeko beste bost kantu bilduko ditu.

"Aurrera Ez Den Alde Batera" abestiak desegiteaz hitz egiten du; nahastea desegin, eta gauzak berrantolatzeaz.

Sortu duten abesti bildumaren lehen zuzeneko entzunaldia datorren ostegunean izango da, hilaren 16an, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean.