Huntzaren azkena: Tremenda Jauria, Alaitz eta Maider, Xabi Solano eta Olatz Salvador, gonbidatuen artean
Huntza taldeak 'Azkena balitz bezala' kontzertura batuko diren lehen artisten izenak iragarri ditu. Tremenda Jauria, Alaitz eta Maider, Xabi Solano, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia eta Olatz Salvador artistak oholtza gainera igoko dira otsailaren 3an, Bilboko Miribilla Arenan.
Aipatutako gonbidatuekin batera, Huntzak euskal musikaren azken hamarkadetako kantarik ezagunenak eramango ditu oholtza gainera. Aukera berezia izango da, hitzordura batuko diren hainbat artista dagoeneko erretiratuta baitaude.
Azken sarrerak
Azken dantza berezia izango da, baita jendetsua ere. Izan ere, 'Azkena balitz bezala'ko pistako sarrera guztiak agortu dira. Harmailetan, ostera, tiketen % 80a saldu dute dagoeneko.
Huntzaren azken kontzerturako sarrerarik ez baduzu, orain da eskuratzeko momentua.