"Erreferente falta batetik sortu da Beita websaila"
Ekainaren 25ean estreinatuko da Gazteako Youtuben "Beita" websaila.
18:00
-
20:00
"Erreferente falta batetik sortu da Beita websaila"
Xup! antzerki taldeko Aitor Gomez eta Malen Perez oñatiarrak izan ditugu estudioan "Beita" websailaz jakin beharreko guztia azaltzeko. Hiru aldiz bete dute antzerkiarekin Oñatiko aretoa, orain websail formatuan ikusgai izango dugun "Beita"rekin.
Igande honetan estreinatuko da Gazteako Youtubeko kanalean, obra pantailetara ekarriz, 8 atalez osatutako ikus-entzunezkoa. Etxean egindako festa batean izandako sexu eraso baten bueltan doa websaila; non bertan izan ziren zortzi lagunek argitu beharko duten zer pasa den.
Olaia Inziartek musikatu du, gainera, websailarentzat Sara Iriartek eta Josu Zubiak egindako kanta.