“Mirotzak” autotunearekin, Benitoren arantza betirako kentzeko bertsioa
2007an argitaratutako lehen bertsioarekin pozik ez, eta bigarren bat kaleratu du oriotarrak; hain zuzen, autotunea erabili du bere gustora atontzeko.
18:00
-
20:00
“Mirotzak” autotunearekin, Benitoren arantza betirako kentzeko bertsioa
Gratxina Lertxundi, Benito Lertxundiren alaba, izan dugu gaur "Dida!"n. Azaldu digunez, aitari ez zaio sekula guztiz gustatu 2007an argitaratu zuen "Mirotzak" izeneko kanta, gerora Orioko arraun taldearen ereserkia bilakatu den abestia.
Hori dela eta, aurtengo ekainean berargitaratzea erabaki du, ikutu berezi bat emanez: autotunea. Bi abestien arteko aldea nahiko leuna da, izan ere, 2007ko bertsioan arraunlarien ahotsak erabili zituen eta oraingoan ere txertatu ditu.