Kerobiaren azken kantak honela dio: "GORA BIZITZA (eta esploraziorako beste zenbait aurrebaldintza)"
Xabi Bandinik primizian aurkeztu digu laborategitik atera berri den azken abestia. Berrikuntza nagusia da inteligentzia artifiziala erabili dutela bideoklipa sortzeko.
18:00
-
20:00
Kerobiaren azken kantak honela dio: "GORA BIZITZA (eta esploraziorako beste zenbait aurrebaldintza)"
Laborategi barrenetik datorkigu Kerobiaren azken sorkuntza, Xabi Bandinik "Dida!"n azaldu digunez.
Abestia beste dimentsio batera eraman nahian, lehen aldiz adimen artifiziala erabili dute letretan esandakoa irudietan azaltzeko. Iñigo Chalezquer izan da esplorazio lanetan ibili den artista, baita bideokliparen egilea ere. Gauzak horrela, diseinu arkitektura eta musika analogikoa uztartzea lortu dute kerobiatarrek.
Hurrengo kontzertua ZEID Fest jaialdian eskainiko dute, eta seguraski uda iritsi bitarte besterik ez dela izango esan digu Bandinik.
"GORA BIZITZA (eta esploraziorako beste zenbait aurrebaldintza)"ren bideoklipa esklusiban ikusi nahi?