Dida | Besarkadak eta tanborradak | 2023/01/20
18:00
-
20:00
Dida | Besarkadak eta tanborradak | 2023/01/20
Besarkatu tanborrak. Batetik, San Sebastian eguna izan delako, eta bestetik, besarkaden nazioarteko eguna datorrelako. Ianire Aranzabe edo 'Esanezin' musikariaren azken singleak tanbor gutxi, baina besarkatu gaitu. Baita Ollokiren popurriak ere. Etxeko txikienei jaki osasungarriak kamuflatzeko aholkuak Jongi Super Nannyk, gezurrez osarturiko albisteak Dida Today eta arazo ekonomikoak dituzuenontzat konponbide guztiak. Besarkatu eta entzun, hori dena.