Dida | Atun lata bat, goma eva eta elurra
18:00
-
20:00
Dida | Atun lata bat, goma eva eta elurra
San Sebastian bezperan oraindik ere tanborradako kit hori falta baduzu, hemen etxetik atera gabe zure tanborra eta sukaldari txapela egiteko trukoak Andrearen eskulanetan. Hori bai, tanborra hor kanpoan jo behar baduzu jantzi txamarra, ze ez da giro. Arnaitz Fernandez eguraldi gizona, eguraldiari buruz. Baina eguraldi makurrari aurre eginez, kalera ere atera gara, Didatik kalera, Barratik Kalera. Elene Barrutia lagun berriak, eduki gaupaseroak ekarri dizkigu. Eta dutxa bero bero bat hartu dugu gero, Sante ukituko Jongi Alert Advice batean, dutxaren unibertsoa hobeto ezagutzeko.