Dellachaouen: musika estilo propioa asmatu duen artista marokoarra
“Goiritrap” tarteko protagonista Portugaleten bizi da gaur egun. Ben Yart, Chill Mafia eta Euskoprincess artisten orbitan ezagutu dugu Euskal Herrian.
18:00
-
20:00
Dellachaouen: musika estilo propioa asmatu duen artista marokoarra
Maialen Goirizelaiak Dellachaouen artista izan du hizpide "Dida!"n. Tartea prestatzeko, berarekin hitz egin du gure kolaboratzaileak.
Duela urtebete inguru hasi zen musika egiten, eta dagoeneko leku propioa egin du musika urbanoaren eszenan: 18.000 entzule ditu Spotifyn eta 230.000 entzunalditik gora dituzten abestiak ditu.
Hasierako urratsetan, mugikorrarekin grabatutako abestiak igotzen zituen Instagramera. Egun, beste hainbat artistarekin elkartu eta musika modu profesionalagoan grabatzeko aukera izan du, Euskoprincessekin egindako "R.I.P" kasu.