Dida | Dida dieta | 2023/01/10

Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Dida | Dida dieta | 2023/01/10
Guk ere asko jan dugu gabonetan. Eta asko edan. Ura, e. Baina puztu sentsazio hau gainetik kentzeko, Leire Izagirre nutrizionistarekin ibili gara dieten unibertso zoragarrian. Baina hozkailuak oraindik ere gabonetako soberakinez beteta ditugu, eta Javi Rivero sukaldariak lagundu digu horiek kudeatzen. Kaloriak erretzeko Maialen Goirizelaiak L-Gante kunbia abeslaria ekarri digu, 'bihar' hitzaren sorreraren teoria tonto bat bota Anttonek eta arraina erosteko aholkuak eman Jongik.