"Heroiak", Sonakayren lan berriko lehen singlea entzun dugu primizian
David Bowieren "Heroes" abesti ezagunaren euskarazko bertsio gisa definitu du Sonakay taldeko Joni Camachok.
18:00
-
20:00
'Heroiak', Sonakayren lan berriko lehen singlea entzun dugu primizian gaurko DIDA saioan
Sonakayren disko berriaren lehen singlea kaleratzeko ordu batzuk baino ez dira falta. Hain zuzen ere, maiatzaren 25ean izango da entzungai plataforma digitaletan "Heroiak", gaurko "Dida!" saioan primizian entzun dugun singlea.
David Bowieren "Heroes" abesti ezagunaren euskarazko bertsio bat egiten ausartu da euskal-flamenko taldea, eta bertsio berezi honen euskarazko hitzak Harkaitz Cano idazlearenak dira.