Juergetako polinizazioa eta jendeari belarriak berotzea: entzun eta argitu parrandetan astuna ote zaren

BZZZ! BZZZ! Ez al zara juergetan pelmada emateaz nekatzen? Zer motatako astuna zara zu?
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Juergetako polinizazioa eta jendeari belarriak berotzea: entzun eta argitu zer nolako astuna zaren parrandetan

Erleen Nazioarteko Egunari omenaldia egin diote Aitziberrek eta Malenek "Dida!"ko gaurko Juergi kapituluan. Erleen burrunba gogaikarria da, eta parrandetan gogaikarria den beste zerbaitekin alderatzeko aitzakia izan da juergazaleentzat. Jakina da erleen espeziea desagertzeko zorian dagoela, baina juergetan "pelmada" ematen dutenen espeziea ez da sekula desagertuko.

Eta horretaz aritu dira: juergetan belarria berotzen dutenen profilak aztertu dituzte, hain zuzen.

Zein erle mota zara zu? Zein diskurtsok bihurtzen zaitu gogaikarri?

Galdera hauek eta beste hainbat erantzun ahal izateko, entzun Aitziberrek eta Malenek gaurkoan ekarri dutena. Zorte on!