Udaberriarekin batera, bueltan da Lorelei taldea

Martxoaren 25ean eskainiko du itzulera kontzertua Lorelei taldeak. Hogeita bost urte bete dira "Bada hiri gorri bat" lana kaleratu zutenetik.
18:00 - 20:00
Udaberriarekin batera, bueltan da Lorelei taldea

Aurtengo udazkenak lore berriak ekarriko omen ditu. Hala kontatu digu Asier Serranok "Dida!"n, Ilargiaren etorbidea izeneko abestia primizian aurkeztu aurretik.

Duela bi urte Lorelei taldeak bere itzulera iragarri eta gero, pandemia heldu zen gure artera, horrek dena bertan behera utzi beharra bultzatuz. Oraingo honetan, ordea, benetako itzulera heldu da eta pieza berri batekin ekarri dute gogora 25. urteurrena.

Martxoaren 25ean ikusi ahal izango ditugu betiko taldekideak Lekeitioko Ikusgarri aretoan.