Emakumezko futbol jokalari profesionalen egoeraz hitz egin dugu Ainhoa Tirapu atezain ohiarekin

Ondo bidean, emakumezkoen Espainiako Liga profesionala martxan izango da datorren denboralditik aurrera. Gainera, Ainhoa Tirapuk presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du.
Ainhoa Tirapu
18:00 - 20:00
Emakumezko futbol jokalari "profesionalen" egoeraz hitz egin dugu Ainhoa Tirapu atezain ohiarekin

Emakumezkoen Espainiako Liga profesionala abian jartzeko estatutuak onartu ditu Kirol Kontseilu Gorenak. Honenbestez, 2023-2024 denboraldian, ligan jokatzen duten emakumezko guztiak izango dira profesionalak.

Albistearen arira, Ainhoa Tirapu Athleticeko atezain ohia eta bigarren taldeko atezainen entrenatzailea elkarrizketatu dugu goizeko saioan.

Kirolean eskuratutako lorpenengatik ez ezik, entrenatzaile nafarra ezaguna da emakumezko kirolarien lan-baldintzen alde eta honen ikusgarritasunaren alde egindako lanarengatik.

Eta hori gutxi balitz bezala, Ainhoa Tirapuk iragarri du Espainiako Ligako presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela.

Ainhoa Tirapu. Argazkia: EITB MEDIA
18:00 - 20:00