Olimpiari abestu dio Keu Agirretxeak!
"Olimpia" izena du iristear den Keu Agirretxearen abesti berriak. Oraindik ez daki Pablo Novoarekin egindako elkarlana edo bakarkako albuma, bietako zer helduko den lehenago baina ziur dugun gauza bakarra da primizian estreinatu duela "Olimpia" Didan!
18:00
-
20:00
Olimpiari abestu dio Keu Agirretxeak!
Disziplina anitzeko gizona dela argi geratu zaigu gaurkoan. Keu Agirretxeak, eskuartean dakarrena zuenean estreinatzeaz gain, etxeko kontuak eta bestelako zaletasunak zeintzuk diren ere kontatu dizkigu "Dida!".
Baina musikari alderdiari eutsiz, hainbat lanetan dago murgilduta. Azkena, bihar aurkeztuko dena izango litzateke, gaur estreinakoz entzun duguna: Olimpia. Bizitzaren erritmoa moteltzera gonbidatu nahi gaitu ondarroarrak abesti berriarekin.
North Waves Sound estudioan grabatu du lana, Jon Badiren zuzendaritzapean.