"Zerua orain" izenpean dator Merina Grisen estreinako albuma!

Hirukote sekretua osatzen duen Sarak kontatu digunez, martxoaren 11an argitaratuko dute "Zerua orain" izeneko diskoa, aurkezpen kontzertuaren bezperan. Martxoaren 12an, Dabadaba aretoan eskainiko duten lehen kontzertuan, hiruetako bat ezagutzera emango da.
18:00 - 20:00
"Zerua orain" izenpean dator Merina Grisen estreinako albuma!

Merina Gris taldeko Sarak hainbat albiste aurreratu ditu gaur, "Ardi latxen herria" abestia aurkezteaz gain.

2020ko urrian ezagutu genuen hirukoak martxoaren 11an kaleratuko du "Zerua orain" izeneko abesti bilduma. Orain arte ezagutzen genituen abestiez gain, ezkutuan mantendu den trioak beste hainbat sorpresa plazaratuko ditu.

"Besteek zer", "sAIATZEN nAIZ", "90" eta "Ez geratu azalean" abestien ostean dator "Ardi latxen herrian" izenekoa. Oraingoan, Belako taldean aritzeagatik ezagutzen dugun Cris Lizarraga izan dute kolaboratzaile gisa. "Handiagoko zerbaiten parte izateko borondatearen adierazgarri" da bosgarren single hau donostiarrentzat. Inoiz baino soinu organikoagoa duen kanta Ed is Dead-ek nahastu eta masterizatu du, orain arte bezala.Bideoklipa, bestalde, Arrigurik zuzendu du eta otsailaren 18an emango dute argitara.