Filtrorik gabe dator Kaotikoren berriena: "Gatillazo"
Xabi Drummer izan dugu Didan! "Sin Filtro" albumeko azken kanta esklusiban aurkezten.
18:00
-
20:00
Filtrorik gabe dator Kaotikoren berriena: "Gatillazo"
3 urteko behin-behineko geldialdiaren ostean, Kaotiko punk-rock taldea eszena musikalera bueltatu da "Sin filtro" izeneko bederatzigarren lanarekin. Diskoak aurrekaririk gabeko 11 abesti jasotzen ditu, tartean, dagoeneko ezagutzen genuen "Adicto" edota Xabi Aldaz bateria-joleak aurkeztu digun berriena: "Gatillazo".
"Sin Filtro" lanarekin, aguraingo sorterria duen taldearen jarraitzaileak unibertso kaotikoan murgiltzea da seikotearen asmo nagusia. Horretarako, abesti lotsagabeak eta joera musikal ezberdinekoak sortu dituzte; riff sutsu eta letra oldarkorrekin.
Ekoizpen propioko abesti bilduma otsailaren 18an argitaratuko dute. Eta dagoeneko Euskal Herriko zein espainiar Estatuko hainbat kontzerturen berri eman dute: