30. urteurrena ospatzeko, lan berezia argitaratu du Piztiak taldeak
Piztiak taldeak 2021ean 30 urte bete zituen. Urte guzti horietan egindakoa ospatzeko "XXX" diskoa argitaratu du Txomin Uribek gidatzen duen taldeak. Bertan, ibilbide musikal oparoan plazaratutako zazpi diskoen artean aukeratutako abestiak moldatu dituzte.
Gainera, inoiz entzun ez ditugun beste bi kanta berezi gehitu dituzte "XXX" albumera: Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begietara begiratu.
Gaztea irratiko goizeko irratsaioan izan da talde ondarrutarraren taldekidea, azken abestia aurkezten. Begietara begiratu etxean gaixotasun larri baten ondorioz izandako bizipen eta galeraren sentipenez sortutako abestia dela azaldu digu, eta gaixotasun larri bat eduki edo izan dutenei eta bere ingurukoei eskeinitako abestia dela gaineratu du Txomin Uribek.
"El Monstruito" ekoizle independentea arduratu da film txikia ekoizteaz.