Soto Asa: bere buruarekin ezkonduta dagoen regetoilari ceutarra
Maialen Goirizelaiak aste honetan Soto Asa nor den azaldu digu. Besteak beste, Nike etxearen ikurra buruan eramateagatik da berezi abeslari ceutarra.
18:00
-
20:00
Soto Asa: bere buruarekin ezkonduta dagoen regetoilari ceutarra
Trapari buruzko astearteroko atalean, Maialen Goirizelaiak Soto Asa artista aurkeztu digu "Dida"n.
Hainbat lanetan aritutakoa da 28 urteko regetoi abeslaria, baina 2018az geroztik espainiar Estatuan asko hauspotu da bere lana. YoungBeef izan du bidelagun, eta Las Vendiciones Records ekoiztetxe entzutetsuarekin aritu izan da.
Kolaborazio ezagunen artean, Bad Gyalekin egindako Kiyaera eta La Zowirekin egindako Smartphone aipatu ditu Maialen Goirizelaiak.