Daddy Yankee: regetoiaren aitak 46 urte bete ditu

Euskal Herriko gazteen ipurdiak mugitzearen errudunetako batek, Daddy Yankeek, 46 urte bete ditu gaur. Hori dela-eta, jai giroko abestiak berreskuratu eta azkenaldian aldizkari musikaletako lerroburuetan agertzearen zergatiak azaldu ditu Andrea Aranburuk Dida! saioan.
Agurra gertu
Regetoi zale askok albiste txar batekin hasi dute urtea. Izan ere, Daddy Yankeek, bere sare sozialak baliatuz, 2022an bere ibilbide musikaleko azken bira egingo duela iragarri du. 11 minutuko kontzertuetako bideoen bilduma bat eginez eman du albistea; eta gainera, gainontzeko argitalpen guztiak ezabatu ditu, marketing estrategia gisa. Gasolina agortzen ari ote zaio?
Gainera, Daddy Yankeeren managerrak ekoizleari iruzkin batean hurrengoa utzi zion: "Estamos ReaDY", "DY"a letra larriz idatziz. Guztira mila miloi jarraitzaile baino gehiago pilatzen dituztela kontuan hartuta, nazioarteko musika urbanoa astinduko duen kolaborazioa izango da seguraski.